Empresa
Producto
Contacto
Localización

 

 



BAIZek 1956an hasi zuen bere ibilbidea. 2006. urtean 50 urte bete zituen, fidela zaion merkatu batean. Fideltasun hori kalitatearen berme da; izan ere, argi erakusten du zein den bere fisolosofia: kalitatea du oinarri, bai produktuen ekoizpenean bai zerbitzu ematean, profesional-talde bikaina jartzen baitu zure zerbitzura.

BAIZen fabrikazio-programak hauek hartzen ditu:

- Barra hariztatu estandarra DIN 103aren araberakoa, berehala entregatzeko moduan, eta berezia, bezeroaren beharren arabera.
- Doitasunezko hariztatzeko torloju trapezialak, fabrikazio berezikoak, bezeroak eskatutakoaren arabera. Muturretan akaberadunak: torneatuak, fresatuak, arteztuak...
- Azkoin normalizatua, berehala entregatzeko moduan, eta bereziak ekoizteko aukera, material hauetan: brontzea, altzairua, letoia, burdinurtua, nylantroia, ertalytea...
- Amaigabeak: katalogokoak eta bezeroak eskatutako baldintzen araberakoak, sarrera bakarrekoak edo zenbaitekoak.

Pieza horiek guztiak ekoizten ditugu, transmisio lineal zehatz, sendo eta fidagarria erabilgarri duten era guztietako aplikazioetarako, eta industriako sektore guztiak hartzen ditugu; hain zuzen, Europan gure sektoreko ekoizle indartsuenetakoa gara.

Eskatu argibideak eta ikusi