Bezeroaren planoa oinarri hartuta, doitasunezko torlojuak egin ditzakegu, Ø12tik Ø100erakoak, mutur akaberadunak (torneatuak, fresatuak, arteztuak...) eta zenbait materialetan; hala nola, F114, F125, ETG 100 eta herdoilgaitzetan.
BAIZen, torlojuen eta azkoinen artean doikuntza minimoa lor dezakegu, eta horrek multzoari abiadura handian lan egiten uzten dio, eta aukera ematen du torloju trapezialaz + azkoinaz osatutako multzoak aplikazio askotan erabiltzeko, boladun torloju garestien ordez. Gure torlojuak era guztietako aplikazioak dituzte: makina-erremintan, zurgindegietako makinerian, balbuletan, jasotzaileetan, ureztatzeko uhateetan, gabietan, nekazaritzarako makinerian, panel fotoboltaikoetako eragingailuetan, eraikuntzarako makinerian...
Bermatutako doitasuna diametrotan
- < 50 mm-ko diametroetan: 0,03/300 mm.
- > 50 mm-ko diametroetan: 0,06/300 mm.