BAIZen, amaigabeen hariztatzea txirbil-harroketa bidez egiten dugu; horrela, oso zimurtasun-maila baxua lortzen dugu, eta aplikazio askorentzat ez da beharrezkoa izaten hari-artezketa.
Amaigabeak tratatutako materialetan harizta daitezke (F125en edo ETGn, esaterako). Horrela, piezaren amaierako kostua txikiagoa da, jada tenplaketa ez baita beharrezkoa.
100 mm-ko diametrorainoko eta 6ko modulurainoko amaigabeak harizta ditzakegu, sarrera bat edo gehiagokoak, eta amaigabeak egiten ditugu makina-erremintarako, jasotzaileetarako, nekazaritzako makinetarako, eraikuntzako makineriarako...